Aunitzen ametsa, hurrengo legegintzaldia desberdina izatea. Momentuz, badakigu jende desberdin aunitz egonen dela Nafarroako Parlamentuan. Jarraipena eta berrikuntza eza egotzi diote UPNri. Baina aurpegi berri gehiago ikusten da nabarristen eta sozialisten zerrendetan, abertzaleenetan baino. Bildurenean, bi historikok egin digute agur. Bata historikorik historikoena: Patxi Zabaletak lehen lerroko politikagintza utzi eta bere burua baztertuta. Bigarrena, Patxiren aspaldiko lagun Txentxo Jimenez. Honek, Parlamentua ez ezik, Aralar eta Bildu ere utzita. Baina hori ez dakigu zer den, berrikuntzaren hasiera edo aje zaharren pizkundea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!