Paper bat

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2023ko ira. 27a, 15:15

Ibrahimek ezin izan dio amonari agur esan. Iruñean egoera irregularrean dagoela ziurtatzen duen paper batek eragotzi du.

Ibrahimek 23 urte besterik ez ditu eta soroslea zen Tangerren. Altua da, sendoa, azal beltzarana du eta irribarre egiten du beti. Pateraz iritsi zen eta hilabete asko lo egin behar izan zuen kalean Bartzelonan. Erabat gogorra izan zela dio.
 Bere amonaren heriotzaren berri izan zuen egunean irribarre egiteari utzi zion. Bere benetako obsesioa zen. Paperak lortzea bere lurraldera itzuli amona berriz ikusteko. Baina paper hori esker, bere amona feretroan ikusi behar izan zuen mugikorretik.

Ibrahimek Donostian bizi nahi du, ura maite duelako eta hondartzako bere kirol gustukoenean jolastu daitekeelako. Boleibola. Futbola ere maite du eta bere atzaparra erakusten du Paris 365 taldearekin. Txantrean lanbide-heziketa ikasten du eta egunero gaztelania hobetzen ahalegintzen da.
Ez da galtzen duen lehen pertsona, uda honetan bere koadrilako mutil bat hil zen eta negar egin zion bere logelako bakardadean. Batzuetan dena utzi eta bere herrira itzultzea pentsatzen du, baina han etorkizunik ez duela dio. Bitartean, irribarrea berreskuratzen ahalegintzen da.


Isa Eguiguren

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!