Estatu Batuetako Gernika Beltza

Erabiltzailearen aurpegia Isa Egiguren 2020ko aza. 9a, 14:54

Gernikako bonbardaketa gerra garaiko lehen aire eraso modernotzat jotzen da, baina 16 urte lehenago, Estatu Batuean zerbait ikaragarria gertatu zen Wall Street beltza bezala ezagutzen zen auzoarekin.
Bertan erdi mailako familia afroamerikarrak bizi ziren, lurralde haietan aurkitutako petrolioari esker aurrera egin zutenak.
Mikel Reparazek estatubatuar gehienentzat ezezaguna den istorioa jaso du "las Grietas de América" liburuan.
Oklahomako Tulsa hirian Greenwood beltz  auzoan,  bi egunkari zeuden, liburutegiak, medikuak, bi zinema edota hainbat jatetxe beltzek kudeatuak eta beltzentzat bideratuta, zerbait pentsaezina garai horretan. Eta horrek haserrarazi egin zuen Ku kux Klan.
Hurrena, garbigailu beltz baten eta emakume zuri  baten arteko liskar bat izan zen. Inork ez daki zehazki zer gertatu zen, baina zurien eta beltzen arteko izugarrizko borroka  leherrarazi zuen, tiroketa, hildako eta zaurituekin.
Kaos honen erdian, sei hegazkin militarrek bonbak jaurti eta herritarrak tirokatu zituzten. Orduan, Wall Street beltza hondakin bihurtu zen.
Gaur egun, sektore batzuk ezabatzen jarraitu nahi dute historia. Eta ez bakarrik Estatu Batuetan,  hemen ere eskuinak eta ultraeskuinak urteak daramatzate horretan saiatzen.
Ez dezagun horrelakorik gerta dadin utzi. Konta ditzagun istorioak. Hitz egin dezagun horretaz. Jar diezaiegun duintasuna biktima horiei guztiei.


Isa Eguiguren

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!