Eguraldiak atzoko eguna izorratu zigun neurri batean. Prozesiorik ez zen izan (San Zernin-en irudiak ez zuen kaleko freskura pairatu behar izan) eta udaletxetik San Saturnino elizara dauden 75 metroak baino ez genituen egin. Gerorako prestaturik genuen dantza saioa ere bertan behera utzi behar izan genuen.














Gipuzkoako Ezpatadantza ikusgarria egin behar genuen mutilok eta Neskatxena neskek. Azkenean, asteetako lana erakusterik ez.

Eskerrak eman nahi dizkiet atzokoa prestatzen lagundu diguten guztiei. Donostiako Argia dantza taldeari ezpatak uzteagatik, eta Eibarko Kezka Dantza Taldeari gonak uzteagatik. Bereziki Oierri eta Aneri guztia horrenbeste errazteagatik. Horrela gustu ematen du.

Argazki gehiago biltzen ditudan neurrian jarriko dizkizuet hemen.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!