dantzan.com berria

Dantzariondako ezinbesteko erreferentzia bilakatu da dantzan.com webgunea. Orain gainera, itxuraldatuta datorkigu eta sail berri eta interesgarriekin. Oier Araolazak Sustatu n dioenez, "oro har, aurrekoak zituen osagai guztiak biltzen ditu dantzan.com berriak: albisteak, hemeroteka, argitalpenak, foroa, loturak, dantza testuen gordailua, agenda eta abar. Baina horiez gain hainbat berrikuntza aipatu daitezke:

  • Argazkiak Euskal dantza tradizionalaren alorreko 3.000 argazki jarri ditugu atal horretan.
  • Dantzariak Euskal balet dantzarien diaspora ezagutzeko aukera. Frankfurt-etik Wiesbaden-ra, eta Londresetik Copenhage-ra hainbat dira beren dantzari ibilbidea Europako konpainietan egiten ari diren euskal dantzariak.
  • Bilatzaile indartsua dauka dantzan.com berriak, eta bilaketa zehatz bati lotutako RSS jarioetara ere harpidetu daiteke.
  • Diseinua aldatu da. Txuri-gorria orain ere, lehengoaren bidetik, baina oraindik argiagoa eta gaurkotua."
Kuriositatea duenak egin dezala pasiotxo bat bertatik .

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!