San Joan bezpera

*OHARRA: Iruñeko Udalak jarritako baldintza zorrotz eta oztopoak medio, Ahari taldeak erabaki du biharko antolatutako ekitaldiak bertan behera uztea. Hartara, tamalez, gure emanaldia ere bertan behera geratu da.
________________________________________________________________

Helduko diren emanaldien artean lehena San Joan bezperakoa dugu. Ekainaren 23an izanen da  Iruñeko Donibane auzoan, gaueko 12etan (toma ya!).

70. urte inguruan Patxi Arraras-ek eta Jose Maria Satrustegik Urdiaingo dantzak berreskuratu zituzten (Kantaita eta Giza-dantza). Ordutik taldeko errepertorioan dauzkagu. Inoiz, taldeko neskek, San Joan bezperan, Kantaita abestu izan dute entsaiotik atera aitzin.



Aurten gauza bera egitea bururatu zitzaigun, baina kalean. Horregatik Donibaneko jai batzordekoei proposatu genien ekainaren 23an Kantaita eta Giza-dantza egitea, suak erretzen dituzten bitartean.

Baietz erantzun ziguten eta gauerdirako dugu zita. Ia argazki politak ateratzen ditugun suaren inguruan dantzan.

Gurekin abestu nahi duenarendako (klik).

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!