San Saturnino 06

Aspaldiko partez eguraldiak bake pixka bat eman eta eguzkiaren argiaz lagunduta ospatu zen Iruñean San Saturnino eguna, azaroaren 29an.


Askok ez dute jakinen, baina San Saturnino da Iruñeko patroia eta ez San Fermin. Hartara, egun horretan ospakizun berezia izaten da gurean eta dantzariok ere parte hartzen dugu.

Goizeko 10:30etan abiatu zen prozesioa. Ez da sobera luzea izaten, ordu bat gutxi gora behera (ez da luzea San Fermin-etako prozesioarekin alderatuz: 5 ordu inguru irauten ditu). Akier Perkaz-ek egin zituen buruzagi lanak. Prozesioaren ondoren, meza. Hamaiketakoa hartzeko probestu genuen mezak iraun zuen tartea.

Meza ostean udaletxera buelta eta bertan dantza egin genuen. Neskek Iruñeko jota eta mutilek Xemein-go Ezpata-dantza. Urtero saiatzen gara egun honetarako dantza berriren bat ikasten eta aurten Xemein aukeratu genuen. Aritz Ibañez izan zen Maisu-zaharra eta Ezpata txikiak: Akier Perkaz, Joseba Lorenzo, Eder Garzia eta Xabier Adrian.

Guretzat ere berezia da egun hau. Iruñeko Udal Dantzari Taldeak San Saturnino egun batez egin zuen bere lehen emanaldia eta aurten 57. urteurrena ospatu genuen, urtero bezala, belaunaldi ezberdinetako dantzariak bildu zituen bazkarian.



Eskerrak eman nahi dizkiegu Markina-ko Zerutxu dantza taldeko kideei gurekin izan duten pazientziarengatik eta Eibar-ko Kezka dantza taldeari dantzarako materiala uzteagatik.

Egun horretako argazki guztiak hemen (Argazkiak: Begoña Moreno, Aniana Alfaro, Hasier Moreno, Aritz Ibañez).

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!