Abenduaren 16an egin zen, Iruñeko Gaiarre antzokian, Olentzero lehen aldiz karrikaratu zuten lagunen omenezko ikuskizuna: Argi-soinua. Patxi Labordak prestatu eta bertan parte hartu genuen Dugunakook eta beste lagun askok: Oberena dantza taldea, hainbat dantza taldeetako dantzari "beteranoak", Muthiko Alaiak abesbatza, Xut Fanfarrea, Aiko taldea, Mintxo Garaikoetxea, Zubietako ioaldunak,...

Olentzero neguko solstizioaren ospakizuna da-eta, orduan hasten baita eguna luzatzen, argiaren zikloa oinarri hartu zuen ikuskizunak.

Guk 4 dantza egin genituen. Taldeko neskek Urdiaingo Egu bai egun egin zuten lehenbizi. Geroxeago, Gipuzkoako Ezpata-dantza  mutilek, Mintxo Garaikoetxea txistulari bikainaren doinupean. Taldeko hainbat beteranok mazurka dantzatu zuten eta bukatzeko, taldeko neskek berriz Irradaka. Azken 2 dantza hauetarako Aiko taldearen laguntza musikala izan genuen.

Azpimarratzekoa da Irradaka-k ikusleengan izan zuen eragina. Bat baino gehiago emozionatu egin zen.

Iruñeko Olentzero-ren sortzaileek omenaldi bero eta merezi bezalakoa izan zuten, beraz. Jendea pozik atera zen  Gaiarretik. Beraz, zorionak antolatzaileei (Patxi-ri, batez ere) eta esker mila, Mintxo eta Aiko-ri gure pausoak laguntzeagatik eta Argia dantza
taldea
ri Irradaka irakatsi eta jantziak uzteagatik!

Hemen, argazki gehiago.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!