Eraman gaituzte adarretatik

Erabiltzailearen aurpegia Blanca Ines Rubio 2015ko mar. 18a, 15:55

Eraman gaituzte adarretatik

beraienak besterik ez ziren

gudetara.

Bortxaturik. Joan egin gara.

Arauek bultzatuak. Legeek zuzenduak.

Gure ubideak errepide egin dituzte.

Gure arimak bi-hotz huts bihurtu.

 

(Ginen) Mendietako ur jauzi basatiak

hirietako iturri geldi musikal bilakarazi gaituzte

ta haietan oinak sartzea debekatu.

 

Arnasa sakon osoa hartu ordez

bularretako mugimendu ikusezinak egitera behartu gaituzte

aire kutsatu manipulatuaren izpi bat irentsi nahian itoak.

 

Erakustokietan soilik ikus ditzakegu

gure irudi nekatuen isaladak;

Sare elektronikoetan baino ez,

gure lagun gezurretakoen erretratu urrunak.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!