Uxue Barkosek bilera erronda hasiko du, eta Geroa Baik "erraztu" egingo du aldaketa Iruñeko Udalean

Erabiltzailearen aurpegia Berria 2015ko mai. 25a, 19:08
Araizek Barkosekin hitz egin du, eta prestutasuna agertu dio babesa emateko. Itziar Gomez Geroa Baiko Iruñeko alkategaiak esan du udalean aldaketa "erraztea" izango dela euren papera.

 

Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeen emaitzen ondoren inork zalantzarik bazuen, biharamunean Nafarroan aldaketaren alderdiek, hitzez bada ere, pauso sendoak eman dituzte Nafarroako Gobernuan eta Iruñeko Udalean aldaketa hori gauzatzeko. Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugdu eta Ezkerrak indarrak batzen badituze, Nafarroako Gobernuan, Iruñeko Udalean eta Nafarroako hainbat herri garrantzitsutan UPN gobernutik kendu eta aldaketa ekar dezakete.

Uxue Barkos Geroa Baiko presidentegaia 18:00etan agertu da hedabideen aurrera, eta praktikan lehen indarra balitz bezala (teorian indar bozkatuenari dagokio beste alderdiekin harremanetan hastea), iragarri du Geroa Baik bilera erronda bat hasiko duela, eta berak, Itziar Gomez Iruñeko alkategaiak, Manu Aierdik parlamentariak eta Koldo Martinezek osatuko dute Geroa Bairen negoziazio batzordea. Araizek jada aurreratuko du Barkosek hautagaitza babesteko prest daudela, eta esan du Gobernuan sartzeko asmoa 

Barkosek esan du aldaketaren gobernuak denbora mantentzeko gai izan behar duela, eta herritar guztientzat lan egingo duten gobernu baten alde egingo dutela lan. Agerraldi horretan Barkosekin batera izan da Itziar Gomez, eta bere hitzek iradoki dute Iruñek Udalean Joseba Asiron EH Bilduko hautagaiari emango diotela babesa, bigarren indarra. Zehazki, esan du Geroa Bairen papera Iruñeako Udalean aldaketa erraztea izango dela.

Hiru hilabete akordiorako

Ezkerrak garbi adierazi du: "Nafarrek esan dute UPNk oposiziora pasatu behar duela". Igandeko emaitzek aldaketarako oinarria eman dute Nafarroan, eta Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak hiru hilabete dituzte orain akordio bat egin eta ia hogei urteren ondoren UPNkoa ez den presidente bat izendatzeko Nafarroan. Hala ere, azken botoak zenbatzea falta da, eta Ciudadanos botoen %3ra iritsiko balitz, Geroa Baik bederatzigarren parlamentaria gal lezake, eta aldaketaren alderdiek gehiengoa galduko lukete Parlamentuan.

Igandeko udal eta foru hauteskundeen mezua, ordea, garbi dago. Ezkerraren ildotik, gaur goizean Manu Aierdi Geroa Baikoa, Adolfo Araiz EH Bildukoa eta Laura Perez Ahal Dugu-koa mintzatu dira. Alderdi guztiek euren zuzendaritzak bildu dituzte. Nafarrek aldaketa eskatu dutela nabarmendu dute, eta prest daudela eskaera horri heltzeko. Aierdik gaineratu du lerro gorririk gabe negoziatu behar dela, "lasai baina bihotzez lan eginez".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!