Hau guztia hasi baino lehen, aurtengo otsailean, amona Maria hil zitzaigun. Diskurtso handirik gabe, gauzak egiteko zeukan modu goxoarekin, asko irakatsi zigun mundu honetaz. Mende oso bat ikusia zuen begien aurretik pasatzen eta eguneroko keinuekin transmititzen zuen jakinduria natural bat, arratsaldearen erdian prestatzen zuen kafesnean materia bihurtzen zena. Bero hori dastaraziz eman zigun erremedioa egunero jaiotzen ahal zaigun zekenkeriaren aurka. Benetako gauza gehiegi ikusia zen, bazekien katramilatzen gaituzten trumoi gehienak pasatzen direla, zarata eginez, baina kalte handirik ez. Bazekien urtero iristen dela San Juan bezperan sasitza sutan erretzeko tenorea.

Bukatzen ari da hainbeste jende beso artetik erauzi digun urtea, eta tristea litzateke galera hori guztia estatistika hutsetan geratzea. Egon behar da zerbait ikasteko honetatik ere. Baina dena azkar pasatzea nahi dugula dirudi, impasse honekin zer egin jakin ez, eta atzera begiratzeak beldurra emango baligu bezala. Nik aldiz, oroitzapenen buztinekin eginda gaudenez gero, uste dut hartu behar dudala denbora bat hildakoez gogoratzeko, bizi izan zutena behar bezala baloratzeko. Doluak denbora eskatzen du, baina itzali direnen onena berriz ekartzen digu. Etortzear daudenek ez dute hori baino gutxiago merezi.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!