TXANTREAGO ARBENDOLONDO HANDIA Izen zientifikoa:

TXANTREAKO ARBENDOLONDO HANDIA Izen zientifikoa: Prunus dulcis Txantreako Virgen del Camino Institutuko lorategian dago zuhaitz eder hau. Ziurrenik gisa honetako zuhaitzik handiena Iruñean. Bestalde, nahiz eta egun gehienok almendro hitza erabili, Nafarroan armendol esan izan zaie espezie honetako zuhaitzei, toponimia eta idazleak lekuko: Horrela deskribatzen zuen Joakin Lizarrarrak, Iruñerriko idazle zaharrak: “Armendola da arbole tontoena, zeren izanik len lena bere loreeki prometatzen diguna fruitua, nekes ta berant an udazkenean ematen du fruitua” . Toponimian Estellerrian: Armendoletako soroa ‘el campo de los almendros’; Zangozerrian: Matxinen armendola ‘el almendro de Matxin’; Orba ibarra: Armendolzarreta ‘los almendros viejos’, Armendoltxuria ‘el almendro blanco’; Izarbe ibarra: Armendoldia ‘el almendrolar’, Armendoladena ‘donde está el almendro’; Etxauri Armendoleta ‘los almendros’; Iruñerria: Armendolpetakoa ‘bajo los almendros’; Armendolaria ‘el almendrolar’… Izen arrunta: Arbendolondoa / Almendro Perimetroa 1:30era: 3,5 m Altura: 13 m. Adaburua: 9 x 9,5 m Adina: 50 urte Erabilera: Batez ere jaki bezala erabilia arbendola oso estimatua baita. Fruitu gordin jan daiteke eta ezinbesteko osagaia da hainbat errezetetan. Oso ezaguna dira arbendolekin egindako esnea, olioa, irina (glutenik gabekoa… Arbendolondoak elezahar eta mito askotan ageri dira hain baitira ederrak otsaileko loraldian. Horietako baten arabera, Nafarroako erregearen alabarekin ezkondutako Granadako erregeak arbendolondoak landarazi zituen Alhambra ondoan bere emazteak Nafarroako elurrarekin gogoratzeko otsailean lore zuriak ikusita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!