Bolbora-usaiak

Udal langilea uniforme distiratsuarekin, eskailera mekanikoan gora, bihurkin elektrikoa eskuan. Errepublikaren eguna. Eraitsi dute, eraitsi Rodezno Kondearen plaka. 'Askatasun plaza' izango da hemendik aurrera.

Hiri-hornigarrietatik kendu dute Maltako Kaballeroa, Francoren lehen Justizia-ministroa. Bere lan-bulegoan, berrehun ordu eman zituena heriotza-zigorrak izenpetzen. Berrehun ordu. Astebetea, ez lo ez jan. Heriotza-zigorrak izenpetzen. Marka.

'Askatasun plaza'. Izen ederra, ederrenetan.

'Askatasun plaza'... 'Libertate kalea' du Bilbo Zaharrak. Poetak zioenez, hiriburuko ziztrinena. Estua eta laburra, iluna, hezea. 'Libertate kalea'. 'Askatasun plaza'.
Ez da izena dena, izana ere bada, eta ingurua. Rodeznoren plaka eraman dute, eraman. Bolbora-usaiak garbitu behar orain...

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!