Ez zaitut ikusi...

Bila joan naiz, berenberegi, berariaz. Baina, aurkitu ez. Argazki eder baten bila joan naiz. Baina, ez zait azaldu. Eskura nituen kazetak haztatu ditut. Begiratu dut Correo egunkariaren azalean, begiratu Deiakoan, begiratu Garakoan, begiratu Diario de Navarrakoan, begiratu Sud-Ouestekoan...
'Nada'. 'Rien du tout'.
Eta pentsatu dut haluzinazioa bizi izan nuela atzo, uste bainuen Euskararen eguna izan zela. Eta argazki potoloa mereziko zuela horrek.
Ba ez. Egunkari horietako azaletan, ez. Barnean ez dut begiratzeko indarrik hartu.
Berria eta Diario de Noticias, konplimenduz eta lotsor, gogoratu dira, nolabait, efemeridearekin.
Urkullu Lehendakariari irakurri diot, Diario Vascoko azalean, euskarak batzen dituela baskoak. Bai horixe!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!