Noranahi begiratuta ere, han urak eta urabarrak. Asko ari du. Goian behean. Suilka. Erruz. Gogotik eta eten gabe. Umetan esaten genuenez, botalean ari du... Atlantida itxura hartzen ari da gure herria.

Zer naturala da euria. Baina nekea dakar. Eta, kasu askotan, haserrea. Zeruari legez, Erakundeei begira jarrita daude ura gerritik gora susmatzen hasitako asko eta asko.

Uren kudeaketa zuzena ote den gure artean, horixe da eztabaida. Dela urtegien politika, dela ibaiaren ibilguak eta uharkak garbitzeko politikak... horiexek hitzetik hortzera.

Lurrikarek berdin-berdin astintzen dituzte bazterrak Sumatran eta Japonian. Baina, eraginak ez dira konparagarriak batean eta bestean... Prestakuntza eta aurreikuspena, horiexek gakoak.

Ez dugu toldo bat behar zeruan. Bai, bestelako politikak, lurrean, urak errenditzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!