Wifitza kalitatea

Erabiltzailearen aurpegia Gaizka Aranguren 2018ko urt. 10a, 14:17

Hiru lagun pisu bila dabiltza. Gazteak dira. Ikasleak. Bi edo hiru logela dituen pisua behar dute. Erdi aldean nahiago badute ere ez diote muzin egiten auzoren batean baldin bada. Alokairu merkeagoak dira igogailurik gabeko eraikinenak, bereziki hirugarren pisutik goiti. Amueblatuta behar dute. bHori bai, sukaldea eta komuna osorik eta baliabide guztiekin behar dituzte.

Bada hirugarren pisu bat Carmen karrikan, igogailurik gabe, amueblatuta; berogailua gasezkoa da. Ez dauka telefono datu kobertura ona eta wifirik ere ez du.

Nabarrerian aurkitu dute hirugarren pisu bat, igogailurik gabe hau ere, amueblatuta dago eta berogailurik ez dagoen arren, doaneko wifi ahaltsua eskaini diete.
Eztabaida sutsua piztu da hiruren artean. Zerk ematen die bizitza kalitate handiagoa berogailuak ala wifiak?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!