Egun on, jaun hori!

Ez dakit nola deitzen den. Ez dakit non sortua den. Ez dakit ere nolako bizitza izan duen.

Goizean goiz ikusi ohi dut Tejeria karrikan, Estafetan, Labriten edo Espoz y Minan. Bere bi makulutxoekin, makurtuta, urrats ttiki-ttikiak emanez. Diotenez “El Vergel” erresidentzian bizi da. Handik igotzen omen da ia egunero Alde Zaharrera paseoan. Haren abiada aintzat hartuta ordu bete luze beharko du El Vergel ingurutik Gaztelu Plazaraino.

Euskalduna da. Hori badakit. Eta ikusi orduko elkarri begiratzen diogu eta ozen erraten diot: egun on, jaun hori! Hark, ozen ere bai, “- Berdin” erantzuten du beti.

Astebete ematen dudanean ikusi gabe,  kezkatzen hasten naiz. Berriro ikusiko ez dudanaren itolarria sentitzen dut eztarrian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!