Txaloak -eta gehiago- balkoietatik

Zortzietan balkoira atera eta txalo egitea errutina bilakatu da dagoeneko. Auzokideak agurtu, txantxaren bat, eta zalaparta apaltzen denean, berriro agurtu eta barrura. Konfinamendutik konfinamendura. Errutina, bai, baina ez edukirik gabeko keinua. Krisiaren aurrean leku makur eta gogorrenetan daudenekiko elkartasunaz gain, haserre adierazpena ere bada, enetako, bederen. Bai, haserre nago, eta ez dut onartzen haserre honen arrazoiak izkutatzeko presiorik. Haserre nago denbora luzez denon dirua, denak zaintzeko erabili beharrean gutti batzuen poltsikoak betetzeko baliatu dutelako. Eta haserre hau egunoro zaintzen dut, hau pasatzen den unerako bizirik eta osasuntsu gorde nahi dudalako, egin digutena ez ahazteko. Eta, batez ere, berriro egin ez dezaten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!