Begira, Zaldieroa, plagiatu zaitut: Nafarroak sumatzen du!

Ilustratzaileek, batzuetan, ederki ilustratzen gaituzte. Bizkor ibili da Zaldieroa, esaterako, Navarra Sumaren euskarazko bertsioa dela eta "Nafarroak Sumatzen du" leloaz. Arrazoia dauka gure gizonak: gero eta jende gehiagok sumatzen du, sumatzen dugu, zer dagoen kontubernio horren gibelean. Sumatzen dugu Nafarroa saldu dutela berriro ere, foruak, nafartasuna, autogobernua, ongizatea, nafarron borondatea eta antzeko aldarrikapen ozen guziak kea besterik ez zirela, elite batzuen interes eta gogoen mozorro hutsak zirela, hots. Navarrisimoak, finean, españolisimoak eta fatxisimoak zirela, behin mozorroa kenduta.

Munduan eta era berezian Europan barrena dabilen olatu autoritarioa ez da txantxetako afera, edonola ere. Esparzak surf egin nahi du olatu horren gainean, UPN historikoaren hilkutxa ohol gisa hartuta. Harkaitzetatik oso gertu dabil surfean Agoizkoa, eta bistan da ez dela oso trebea horretan, beno horretan ere ez, hobe esanik.

Lehia gure aurrean dago. Emaitza denon eskuetan. Ea ba!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!