"UPN kanpora" baino askoz ere gehiago...

Duela hiru urte t'erdi iritsi zen aldaketa jendartetik instituzioetara. Izan ere, askoz ere lehenago gopuztu zen herritarron artean gerora behetik gora hedatzen joan zen aldaketa desira. Komeni da sekuentzia gogoratzea, aldaketaren indar nagusia herritar askoren gogoa delako orain ere, 2015ean bezala. Oso pozgarria da aurrekontuen inguruko adostasuna, berriro ere aldaketa instituzionala emankorra dela adierazten duelako, baina heldu den urteko lehian aldaketa gailenduko da bere indarrak arrakastaz mugiarazten baditu, eta horretarako jendarte mobilizazioa beharko dugu, bozka mobilizazioa barne.

"UPN kanpora" leloa gauzatzetik haratago joatea da erronka, ene ustetan. UPN jaun eta jabe bilakatu zuen erregimena ordezkatu behar da, beste elkarbizitza eredu bat eraikiz. Eta hau soilik herri eragile eta instituzioen arteko elkarlanaz lortuko da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!