Aupa Esparza!

Jose Mari Esparza idazle eta editorea ene sorterrikoa da, eta laguna dut, baina gaurkoan beste Esparzarendako dira ene hitzak. Izan ere, oso berri ona da ene ustetan Esparza UPNren hautagaia aukeratu izana. Jakin badakit oso era berezian gertatu dela izendapena, animatzen ahal ziren beste hautagaiei gauzak zailduz etabar, baina, aizue, eskuina da, eta eskuinaren agenda demokrazia urratzea izanik, ezin uka koherentzia, ezta? Etxean gauzatzen dute jendarte osorako duten desdemokratizazio plana, eta kitto! Laura Perezekin egiten ari direnak erakusten digu koherentzia hori ez dela beste esparru batzuetan atzematen, bestalde.

Esparzarena berri ona da, jada porrot egin duen hautagaia delako, bere gaitasun eta mugak ezagunak direlako, eta nolabait, erabaki honek islatzen baititu eskuin nafar-españolistak dituen berrikuntza eta egokitze zailtasunak. Erabaki defentsiboa da, indarra erakutsi nahian ahuleziak bilustu dituena. Ez digute deus ere oparituko, ziur, aldaketa luzatzeko lehia izugarria izanen da, baina itxaropena gehitzen du Esparza izanen dugula aurrean jakiteak. Ez dit entzunen, ezta irakurriko ere, ziurrenik, baina berdin da, ozen esanen diot halarik ere: aupa Esparza, zorionak eta bide beretik segi!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!