Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Non da PSN?

Erabiltzailearen aurpegia Jon Alonso 2017-04-06 11:35   Iritzia

Argazki askoko egunak izaten dira, eta gutxikoak. Atzokoak argazki aipagarri asko utzi zituen, eta nik bi aukeratu ditut: batean gehiengo sindikalaren eta alderdi politiko ia guztien ordezkariak ageri dira, etziko desarmea dela eta ez dela. Bestean, hamaika emakume daude, horietako bost torturak jaso zituztenak eta atzo Nafarroako Parlamentuan beren lekukotasun lazgarria eman zutenak.
Daudenak daude eta hori da inportanteena, noski. Baina deigarria egin zait bi argazki horietan ez dagoena, eta ez dagoena PSN da. Ez dago desarmearen argazkian (nahiz eta Diario de Noticiasek esan denak daudela UPN eta PP izan ezik; ez da egia, PSE egon zelako, baina PSN ez da PSE); eta ez dago torturarenean, notiziak dionez, PSNren ordezkaririk ez zelako ekitaldi hartan izan.
Ez da harritzekoa, noski. Harritzekoa dena da edozer gertatuta ere, batzuk beti prest daudela haiei soka bat botatzeko, lokatzetik ateratzeko; merezi dutena lokatzetan itotzea –metaforikoki eta politikoki ari naiz, noski– baizik ez denean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa