Antonio Lameiro: "Yogak ez du balio deskonektatzeko, guztiz kontrakoa baizik"

Reyes Ilintxeta 2024ko api. 30a, 19:05

Maiatzaren 4 eta 5ean Seonmudo, zen arte martzial korearraren inguruko mintegia eginen da Larrabide kirol gunean Dhyana Elkarteak antolatuta. Frederic Faubert maisu frantziarrak emakumeentzako defentsa pertsonala, kigong eta yoga korearra saioak eskainiko ditu, Antonio Lameiro Dhyana elkarteko kideak azaldu digun bezala.  

Dhyana Elkarteak yoga, txi-kun eta meditazio saioak egiten ditu elebiz asteazkenero Plazara gunean 19:30etatik aurrera.

Asteburuko mintegian parte hartzeko yogaparalaconsciencia@gmail.com helbidera idatzi daiteke. Matrikula 55 eurokoa da. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!