Abian da Ager Vasconum literatur lehiaketa

Reyes Ilintxeta 2024ko mar. 27a, 12:26

Nagfarroako Ager eremian bizi diren 12 eta 30 urte bitartekoentzako euskarazko literatur lehiaketaren VII edizioa abian da. Lanak apirilaren 26ra arte aurkeztu ahal izanen dira. 

Nafarroako erdi aldean eta erriberan bizi diren 12-30 urte bitarteko gazte euskaldunei bideratua dago lehiaketa hau. 2014an egin zen lehen edizioa Tafallak antolatua eta 33 lan aurkeztu ziren urte hartan eta iaz kasik 200 izan ziren aurkeztutako narrazio eta oloerki lanak. Hamar urte hauetan gero eta herri gehiago joan dira gehitzen Tafallan abiatutako ekimenera: Lizarra, Erriberri, Irantzu Mankomunitatea, Lodosa, Zangoza, iaz Gares eta aurten Viana eta Zizur Nagusia, azken honetako institutuan ikasten dutelako izarbeibarreko D ereduko gazteek.

Kiko Eskobar, Lizarrako euskara teknikariak azaldu digu Metropoli Foralean zein den lehiaketa honen helburu nagusia.

Lanak apirilaren 26ra arte aurkeztu ahal izanen dira eta sari banaketa ekainaren 20an eginen da Tafallako Kulturgunean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!