Uharten eginen dute Ez dago Hilda jaialdia

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 7a, 12:18
Argazkia: Ez Dago Hilda kolektiboa.

Urriaren 28 eta 29an ospatuko den II. EDH-Fest jaialdia lekuz aldatu du antolakuntzak, “hainbat arazo ekiditearren”.

Berriozarren ospatzekoa zen jaialdia Uharteko udal igerilekuetako frontoira lekualdatu dute. “Sekulako lana suposatu egin du azken momentuko leku aldaketak baina, bai Berriozarreko, eta batez ere, Uharteko udalaren lan ikaragarriari esker posiblea izan da”, azaldu du antolakuntzak.

Saldutako sarrerek baliagarri izaten jarraitzen dutela gogorarazi dute. Herriko eta Aitzina tabernetan eta online daude eskuragarri.

Las Tipex, Tatxers, Leizeak, Sorkari, Skabidean eta Herdoil izanen dira, besteak beste, Iruñerriko eszena antikomertziala sustatzea helburu duen Ez Dago Hilda kolektiboak antolatutako jaian. Kontsultatu egitaraua hemen.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!