AS Zizurreko zinegotzi Javier Alvarezek kargua utzi du

Euskalerria Irratia 2022ko urr. 28a, 09:55
Argazkia: Javier Alvarez

2023ko hauteskundeetan AS Zizurren zerrendaburu izango den Manuela Rodriguezek hartuko du bere lekua gaur. 

Atzo iragarri zuen Javier Alvarezek kargua utziko duela. Zerrendan hurrengoa Ivan Mendioroz zen, baina karguari uko egin dio; eta, gaur, Manuela Rodríguezek hartuko du bere zinegotzi lekua.

Alvarez 2015tik izan da Zizur Nagusian hautetsi. Oposizioan lehen legealdia egin ondoren, 2019ko ikasturte politikoa Geroa Bai, EH Bildu eta AS Zizurren arteko akordio programatikoaren hasi zen. Alvarez Ogasun eta Garapen Ekonomikoko zinegotzi arduraduna eta hirugarren alkateordea izan zen. Hamabost hilabete geroago, Geroa Baik eta EH Bilduk kargutik kendu zuten, leialtasunik ezagatik eta haren aurkako zentsura-mozioa abiarazteagatik.

Arrazoi hori dela eta, Ana Reguilonek, bere alderdikideak, alderditik dimisioa eman zuen eta atxiki gabeko zinegotzi izatera pasatu zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!