Pribatutasun politika

1. Atarikoa

Datu Pertsonalen Babeserako araudiak agintzen duenaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie webgune honetako galdetegien edo beste edozein bitartekoren bidez ematen dituzten datu pertsonalak Iruñeko Komunikabideak SA-ren fitxategietan jasoko direla, berau baita Erabileraren Arduraduna.

Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuak kudeatzeko, merkataritza-harremanak eta bere jarduerari legez dagozkion funtzioak egiteko erabiliko dira, baita erabiltzailearen interesekoak izan daitezkeen etorkizuneko merkataritza-komunikazioak bidaltzeko ere

Datuen erabilera horien oinarri juridikoak interesdunak eskatutako zerbitzu-prestazioen kontratuaren exekuzioa eta Erabileraren Arduradunaren  interes legitimoa dira. Aurkakoa adierazi ezean, emandako datuak denbora mugarik gabe gordeko dira.

Erabiltzaileen datu pertsonalak isilpean eta konfidentzialki erabiliko dira. Izan ere, Iruñeko Komunikabideak SA erabat konprometituta dago pribatutasunarekin zein erabiltzaileen datu pertsonalen babesarekin. Hori horrela, bere esku dauden bitarteko guztiak erabiltzen ditu interesatuen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko.

 

2. Datu pertsonalak biltzea

Iruñeko Komunikabideak SA-k ez dio erabiltzaileari datu pertsonalik emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, kontaktu inprimaki bat dago, zeinaren erabilpenak interesdunak datu pertsonalak ematea eskatzen duen. Erabiltzaileak datu pertsonalak modu askean eta borondatez ematen ditu. Iruñeko Komunikabideak SA-k erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein motatako edukia (datuak, testuak, bideoak, musika, argazkiak, grafikoak, mezuak…) gehitzen duen erabiltzaileak, hemen adierazitako baldintzetara egokitzen den eran egitea hitz ematen eta bermatzen du. Hirugarrenen datu pertsonalak ematen dituen erabiltzaileak datu horien argitalpenerako beharrezko baimenaren jabe dela adierazten du.

Erabiltzailea da emandako datuen zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzearen arduradun bakarra, Iruñeko Komunikabideak SA-k ez duelarik honen inguruko inolako erantzukizunik. Erabiltzaileek bermatzen dute, edozein kasuren aurrean, emandako datuen zehaztasuna, baliozkotasuna eta benetakotasuna, eta hauek behar bezala eguneratuta mantentzera konprometitzen dira.

Webgune honen bitartez informazioa bidali ahal izateko, ezinbestekoa da pribatutasun politika honetan eta webgunearen baldintza orokorretan zehaztutako datuen tratamendurako baimen esplizitua ematea.

 

3. Interesdunen eskubideak

Erabiltzaileak edonoiz erabili ahal ditu datuak sartzeko, aldatzeko, mugatzeko, ezeztatzeko, aurka egiteko edo eramateko eskubideak, baita gai honen inguruko edozein kontsulta egitekoa ere. Horretarako, idatziz zuzendu beharko zaio Erabileraren Arduradunari (Iruñeko Komunikabideak SA, Iratxe Monasterioa 45, Iruñea 31011 Nafarroa), edo bestela info@euskalerriairratia.eus helbide elektronikoaren bidez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasuna akreditatzen duen dokumenturen (NAN edo antzekoak) baten kopia atxiki beharko du. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten  bada, Nortasun Agiriaren fotokopiaz gain, lege-ordezkaritza horren egiaztagiria ere atxiki beharko du eskaeran.

Eskaeraren ebazpenarekin ados ez balego edota erreklamazio bat aurkeztu nahi izanez gero, zuzendu behar den kontrol autoritatea Datuen Babeserako Espainiako Agentzia da (www.agpd.es).

 

4. Segurtasun-neurriak

Iruñeko Komunikabideak SA-k, bere datuen tratamendurako sistemetako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda (bai giza jardunak eragindakoak, baita ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak ere). Horretarako, aintzat hartuko da datu pertsonalen tratamendurako segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia.

Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adierazten zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, zeinak ez liratekeen izango Iruñeko Komunikabideak SA-ren erantzukizunpekoak.

 

5. Trafiko-datuak

Webgune honen bidez zerbitzu hobea eskaintzeko helburuarekin, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu daiteke. Horrela, aurrera begira datuak prozesatu ahal izango dira, besteak beste, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta webguneko bisitarien jarduera zein erabilera-maiztasuna zein izan diren aztertzeko.

Erabiltzaileak, webgune honetan sartzerakoan eta bertan nabigatzerakoan, bere IP helbidea erregistratzeko aurretiazko baimen informatua ematen du. Horrela, ez da beharrezkoa izango webgunean sartzen den aldiro baimen hau eskatzen aritzea.

Aipatu helburua lortzeko, webgune hau Google Analytics-ekin (edo antzeko tresnekin) neurtua edo aztertua izan daiteke. Hala, azken horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Iruñeko Komunikabideak SA-ren webguneko orrialde desberdinetan gertatzen dena aztertzeko.

 

6. Indarraldia

Iruñeko Komunikabideak SA-k beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Erabileraren Arduradunak aldaketaren bat eginez gero, testu berria webgune honetan bertan argitaratuko da, non erabiltzaileak horren berri izango duen. Dena den, erabiltzaileekiko harremana erabiltzailea webgunean sartzen den unean uneko arauek arautuko dute. Horrexegatik, webgunerako bisita bakoitzean pribatutasun-politikaren atala bisitatzea gomendatzen du  Erabileraren Arduradunak.

Iruñeko Komunikabideak SA-k pribatutasun-politika honen arau-hausteen gaineko jazarpena egingo du, webgunearen funtzionalitateen zein edukien edozein erabilera okerrena bezalaxe. Honetarako, Zuzenbidean zehaztutako bide zibil eta penal guztiak erabiliko ditu.