Audio-liburuak

Audio-liburua: Feminismoa denon kontua da. Politika pasio

Euskalerria Irratia 2023ko mar. 30a, 10:49

Itzulpena: Amaia Apalauza Ollo.
Lokuzioa: Lohizune Amatria Zabalza.
Grabazioa: Amaia Lasa.
Ekoizpena: Katakrak Liburuak argitaletxeak eta Euskalerria Irratiak elkarlanean sorturiko audio-liburua. 

Mari Luz Esteban, Feminismoa denon kontua da. Politika pasio liburuaz: 

«Iraganetik ikasteko ausardia izan eta gure garaia aurreratzeko aukerak irudikatzea. Hori da bell hooksek liburu honetan proposatzen diguna, eraberritze lanari etenik gabe ekiten dion feminismo baten alde eginez, zeinean emakumeak ez ezik gizonak eta umeak ere aske izan daitezkeen. Feminismoa singularrean, guztiona, nahiz eta bere baitan proposamen ezberdinak egon edo gatazkak bizi izan. Horretarako, berak ondo ezagutzen duen Ipar Amerikako mugimendua hartzen du aztergai; hori bai, feminismo erradikala eta kontserbadorea bereiziz eta bere burua lehenengora lerratuz; izan ere, beraren ustez, urteen joanean, borroka feminista pultsu erradikala galdu eta patriarkatu kapitalista konbentzionalaren menpe gelditu da».

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!