Joanes Ilarregi, Julio Soto eta Saioa Alkaiza bigarren itzulirako sailkatu dira

Euskalerria Irratia 2022ko aza. 14a, 07:28

Joanes Ilarregi (Argazkia: bertsoa.eus)

Leitzarra 711 punturekin pasa da, gorritiarra 686rekin eta antsoaindarra 662rekin

Hiru nafar salkatu dira Bertsolari Txapelketa nagusiko finalaurrekoetako bigarren itzulirako. Julio Sotok azaroaren 26an kantatuko du, Baionako saioan. Joanes Ilarregik eta Saioa Alkaizak, berriz, abenduaren 3an, Bilbokoan.
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoa jokatu zen larunbatean Durangoko Landako gunean, lehen itzuliko azkena. 2.000 lagun elkartu ziren saioa bertatik bertara gozatzeko. Ane Ezenarro Beristain gai-emailearen gidaritzapean sartu ziren sei protagonistak: Aitor Bizkarra RuizAitor Mendiluze GonzalezBeñat Gaztelumendi ArandiaEñaut Martikorena LizasoJulio Soto Ezkurdia eta Saioa Alkaiza Guallar.

Aitor Mendiluze izan zen puntu gehien bildu zituen bertsolaria, 726,5 hain zuzen ere. Saioa irabazita, bigarren itzulirako zuzeneko txartela lortu zuen eta Bilbon kantatuko du abenduaren 3an. Larunbateko puntuazioak horrela geratu ziren: Aitor Mendiluze 726,5; Beñat Gaztelumendi 716,5; Julio Soto 686; Aitor Bizkarra 677,5; Saioa Alkaiza 662; eta Eñaut Martikorena 636,5.

Lehen itzuli osoan bezala, larunbatean ere hurrengo ariketak egin zituzten bertsolariek: binaka zortziko handian, txikian, puntutan eta seiko motzean; eta ganbarako lana, amaitzeko: “Lehen aldiz egin duzu negar haren aurrean. Lasaitua hartu duzu”.
Epaile lanetan zazpikote hau aritu zen, fase osoan bezala: Ainhoa Arregi ElosuaBakarne Urreaga EtxeberriaEkaitz Elorriaga AnduagaEneritz Azkue BasurkoJoseba Beltza BengoetxeaJoseba Santxo Uriarte eta Maialen Berra Zubieta.

Bigarren itzulia, osatuta

Lehen itzuliko azken saioa izan zen larunbatekoa eta, hortaz, erabaki da zeintzuk izanen diren hurrengo fasean kantatuko duten bertsolariak. Horrela geratu da sailkapena.

Azaroaren 19an, Amurrion:

  • Agin Laburu Rezola
  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Alaia Martin Etxebeste
  • Miren Artetxe Sarasola
  • Oihana Iguaran Barandiaran
  • Onintza Enbeita Maguregi

Azaroaren 26an, Baionan:

  • Beñat Gaztelumendi Arandia
  • Eñaut Martikorena Lizaso
  • Julio Soto Ezkurdia
  • Nerea Ibarzabal Salegi
  • Sustrai Colina Acordarrementeria
  • Unai Agirre Goia

Abenduaren 3an, Bilbon:

  • Aitor Mendiluze Gozalez
  • Amets Arzallus Antia
  • Joanes Illarregi Marzol
  • Jone Uria Albizuri
  • Maddalen Arzallus Antia
  • Saioa Alkaiza Guallar

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!