Hezkuntza itun bat osatzeko batzordea eratu nahi du EH Bilduk parlamentuan

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 28a, 11:27

Mozio baten bitartez eramanen du proposamena alderdi soberanistak Nafarroako Parlamentura.

Nafarroako Hezkuntza Kontseiluak talde bat sortu du aurten hezkuntza itunaren gaia lantzeko, eta hura osatzeko oinarria izan daitekeela iritzi dio EH Bilduk. Eginen dituzten proposamenek edota hausnarketek babes politikoa beharko dute uste du EH Bilduko Adolfo Araizek.

Horretarako, alor politikoan hezkuntza itunaren gaia lantzeko batzorde bat eratu nahi du EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan. Ganberak “eragile aktiboa” izateko konpromisoa hartu dezan mozioa erregistratu dute. Datozen osoko bilkuretan eztabaidatuko dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!