Ikasle Abertzaleen greba, hezkuntza erreformaren aurka

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 25a, 08:12

Manifestazioa, Sarasate pasealekura iristen (Argazkia: Lohizune Amatria)

Ehunka lagunek hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute Iruñeko karriketan zehar.

Espainiako Gobernuaren erreformen aurrean, «hezkuntza sistema sozialista» aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek. Antolakunde horrek deitutako greba egunarekin bat eginda, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan milaka ikaslek atzo salatu zuten hezkuntza erreformek «krisi kapitalistari» erantzutea dutela helburu, eta langile klasea «zuzen-zuzenean jotzen» dutela. Beste hiriburuetan ez bezala, Iruñean ez zen istilurik izan, ezta atxiloturik ere.

«Hezkuntza sistema bera kolokan jarri eta lanean jarraitzeko indarra daukagu», azaldu zuten Ikasle Abertzaleek atzo eguerdiko manifestazioaren ondotik. Izan ere, mugimenduak salatu zuen erakunde publikoek azken urteetan aurkeztutako erreformak «partzialak eta osatugabeak» direla, eta helburu dutela hezkuntza sistema «datorren ziklo ekonomikora egokitzea». Horren adibidetzat jo zituzten LOMLOE eta LOSU legeak eta lanbide heziketarako plan berria.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!