N-121-A errepidean zirkulazioaren bi noranzkoak banatzeko hesia jartzen hasi dira

Euskalerria Irratia 2022ko mar. 8a, 12:22

Nafarroan ibilgailu motordunentzako dagoen biderik arriskutsuena 2+1 errepide bihurtzeko lanek aurrera jarraitzen dute.

N-121-A errepidearen obra-lanen lehen tartea amaitzen hasi dira, Ezkaba-Ezkabarte-Olabe tartean bi noranzkoetako errailak banatzen dituen segurtasun hesia jarrita. Errepidearen bide-segurtasuneko beharrizanak eta orografiaren eta lurraren faunaren berezitasunak kontuan hartuta diseinatu dute. Nafarroako Gobernuak azpimarratu du "euste-elementu horri esker, nabarmen" murriztuko dela "aurrez aurre talka egiteko arriskua, hori baita bide horretan istripua izateko arrazoi kaltegarriena".

65 zentimetrotako altuera izanen du Iruñea-Irun eta Irun-Iruñea errailak banatzen dituen hesi berriak eta zehaztu dutenez "batez ere 2 metroko erdibitzailean instalatuko da, eta lerro zurietan bibrazioa eragiten duten tarteak eta bide-segurtasuna areagotzeko autoen argia erakartzeko gailuak izango ditu". Hesia ibilbidearen zatirik handienean jarriko dute, zabalera nahikorik ez duten guneetan izan ezik, batez ere tunelak edo zubiak bezalako egituretan, edo bidearen bi alboetan eraikuntzak dituzten zatietan izan ezik.

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!