Hezkuntza ituna betetzea exijitu du gehiengo sindikalak

Euskalerria Irratia 2020ko mai. 29a, 13:52

Murrizketen bidea alde batera utzi eta langileen ordezkarien %92arekin sinatutako akordioa betetzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari LAB, Steilas, Afapna, Anpe, CCOO eta UGT sindikatuek.

"2020ko aurrekontuen legean ez zen partida berariazkorik esleitu 2020-21 ikasturterako itunean aurreikusitako neurriak ezartzeko; besteak beste, 57 urtetik gorako langileentzako irakastordu kopurua murriztea eta ikastetxeei orduak ematea zuzendaritza eginkizunak bete izana konpentsatzeko", azaldu du hezkuntzako gehiengo sindikalak. Bi neurri horriek beharrezkoak zirela eta direla aldarrikatu dute. 

Covid-19k planteatzen dituen pedagogia eta osasun arloetako erronken aurrean hobekuntza ekarriko luketela uste dute. Horregatik, Nafarroako ikastetxe publiko guztietako klaustroei eskatu zieten Hezkuntza Departamentuari eska ziezaiotela Hezkuntza Publikoa hobetzeko ituna osorik bete zezala eta behar dituen baliabide ekonomikoak jar zitzala. Hainbat irakasle afektatuk bidali dute eskari orria Hezkuntza Departamentura.

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!