Abiadura Handiko Trenaren beharrik ez dagoela irudikatu dute beste behin herritarrek kalean. Eta ez hori bakarrik. Dauzkaten argudio guztiak Bruselara ere eramen dituzte asteon. Eragile zenbaitetako ordezkariak izan dira AHTak Nafarroan eta Araban zer nolako txikizioa eraginen lukeen azaltzen. Eta Bruselatik Tafallako kaleak betetzera pasa dira. Lehen mobilizazioa izan da larunbatekoa.Milaka lagun batu ziren tren soziala aldarrikatzen.
Protestan jarraitzeko jarrita dauden hurrengo ekitaldiak Altsasun eta Gasteizen izanen dira; martxoaren 30ean eta maiatzaren 18an, hain zuzen ere.