Gazteluko plazan mila aulki hutsekin egin dugu topo goizean. Euskal Herrian Torturaren Kontrako Eguna da gaurkoa. Duela 38 urte hil zen Joxe Arregi torturen ondorioz. Mila tortura kasu izan daitezke Nafarroan. Eta horiei bizkar eman zaie urteotan. Bada garaia ikerketa ofizial bat egiteko. Horregatik, Nafarroako Torturatuen Sareak eragile politikoei eskatu die hauteskunde programetan torturaren inguruko ikerketa egiteko konpromisoa hartzea.
Alderdi politikoekin, Foro Sozialarekin eta eurekin bildu nahi duten guztiekin batzartzeko nahia erakutsi du Torturatuen Sareak.