Tajamar ikastetxeko ikasleak zeuden autobus barruan. Uharteko pistatik gora hasi zen autobusa Aralarrera igo nahian. Ez da ohiko bidea Aralarrera igotzeko hori baina "ezjakintasunak" bideratuta edo bide hori hartu zuen autobus gidariak. Berehala, ez aurrera ez atzera geratu zen autobusa. Bide ertzean elurra eta galtzada egoera desegokian daude pista horretan. Foruzaingoa hurbildu zen bertara eta autobus barruan zihoazen 39 pertsonak aterarazi zituzten. Denak ongi daude eta Uharteko areto bat zabaldu zuten autobusa bertatik atera bitartean ikasleak egon zitezen.
Arratsaldeko lehen orduan geratu ziren ez aurrera ez atzera eta arratsaldeko 19:00ak alderan lortu zuten suhiltzaileek garabi erraldoi baten laguntzat autobusa desataskatzea.