Ikasleak eskolara zeramatzan autobusak istripua izan du

Euskalerria Irratia 2019ko urt. 24a, 08:55

Ibiriku herriaren parean izan da ezbeharra, Agoiz herrira zihoala. Hiru pertsona arin zauritu dira. Ospitalera eraman dituzte baina hiruak ongi daude. 

Foruzaingoak eman du jakitera haurrak eskolara zeraman autobus batek istripua izan duela Ibiriku herriaren parean. Errepidea bustirik dago eta irrist egin du ibilgailuak. Albo batean etzanda gelditu da. Foruzaingoaren arabera hiru ikasle arin zauritu dira eta ospitalera eraman dituzte badazpada medikuek begira ditzaten. Autobusa bidetik kentzeko lanetan ari dira. 

Hezkuntza departamentuak jakinarazi du onik daudela zauritu diren hiru ikasleak eta laster etxera bidaliko dituztela. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!