Kaxak eta kaxak bete dituzte arroparekin. Herritarrek elkartasuna helarazi dute beste behin ere eta Grezian dauden errefuxiatuei igorriko dizkiete orain. Zaporeak ekimenaren bidez negurako arropa bildu dute batik bat. Oso kontent daude jendeak eman duen erantzunarekin. Eta hasi dira kamioiak bete eta bidaia luzeak egiten behar gehien dutenei iristarazteko. Zaporeak ekimenaren webgunean bi kontu korronte dituzte laguntza bertara bideratu nahi duenarentzat:
ES18 3035 0103 84 1030037127
Zaporeak proiektuaz
Zaporeak Solidario Garapenerako Elkartea gastronomia eta elkartasuna uztartzen dituzten proiektuak lantzen dituen elkarte bat da. Gure herrian sukaldaritzak eta gastronomiak duten indarraz baliatuta, elikadura beharra eta arazoak dituzten herrialde eta pertsonak laguntzea dugu xede. Boluntarioa talde bat gara, 30 urte baino gehiago gastronomia herrikoiaren alde lan egiten ibili den Intxaurrondoko Gastronomia Elkartearen oinordekoak. Gastronomia eta elkartasuna uztartuz proiektuak martxan jartzen ditugu. Gure lehen proiektua Etiopian jarri genuen martxan, Wukro herrian Angel Olaran aita zuri hernaniarrarekin batera Ostalaritza eta Gastronomia Eskola, kontserbategia eta gaztaindegia abiatzea zen helburua. 2016az geroztik gerratik ihesi Grezian mugitu ezinda dauden errefuxiatuak laguntzen dihardugu, bertara joan eta bertan kozinatzen dugu errefuxiatuen artean otorduak banatzeko. Proiektu horretarako baliabide pertsonal, ekonomiko eta materialak lortzeko hainbat sentsibilizazio ekintza antolatu eta babesten ditugu Euskal Herrian zehar.