30. urteurrena

Juan Kruz Lakasta: "Kazetari engaiatuak ditut nahiago"

Euskalerria Irratia 2018ko aza. 15a, 11:44

Sustrai Colina bertsolari eta kazetariak Euskalerria Irratiko esatariak elkarrizketatuko ditu, irrati iruindarraren 30. urteurrenaren kontura. 

Colinak Euskalerria Irratiko koordinatzaile Juan Kruz Lakastari egin dio lehen elkarrizketa. Irratiaz, kazetaritzaz, Nafarroako politikaz, mugimendu sozialez, hontaz eta hartaz aritu dira. Besteak beste, Lakastak azaldu dio kazetaritza eta militantzia uztargarriak begitantzen zaizkiola baldin eta uztarketa zintzotasunez egiten bada, eta, are gehiago, nahiago dituela kazetari engaiatuak.

Aurrerantzean, ostegunero aireratuko dugu Colinak irratiko esatari bati egindako elkarrizketa. Irratian, audio formatuan. Eta webgunean, bideo moduan. Azken elkarrizketatua irratiko zuzendari Mikel Bujanda izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!