Lehenik, Granadak eta Osasunak larunbatean bana berdindu zuten partiduaz aritu gara. Santi Leone irakasleak aktualitatearen dekalogoa osatu digu, azken astearen errepasoa hamar puntutan. Nafarroaren historiaz egiten ari garen serie berezian, XVIII. mendearen errepasoa Bixente Serrano Izko historialariaren eskutik. Saioaren amaieran, Marco Bellizzi jazz musikariaren erritmoak.