Maiatzean zabalduko duten zentroa, San Gregorio kaleko 28. Zenbakian izanen da irekia. Kattalingorriri egin dio lizitazioa Iruñeko Gobernu Kontseiluak, 65.000 eurorengatik, abendura arte kontratua betetzeko.
Arreta, babesa eta LGTBI gaien inguruko informazioa zabalduko du zentroak; horrez gainera, topaketa eta hausnarketa espazioak zabalduko ditu, bai interesa duten horientzat, baita profesionalentzat eta eragileentzat ere.
Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilariak dio, beste urrats bat aurrera dela edozein motatako diskriminazioari aurre egiteko.
Arreta sexologikoa eta psikosoziala eskainiko du, norbanako eta taldeentzat. Elkar babes taldeak ere izanen ditu. Orain arte lanean aritu da Kattalingorri eta iaz, 511 arreta eskaini zituen.
Astelehenetik ostiralera egonen da zabalik, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Gainera, LGTBI gaiei buruzko dokumentazio zentroa izanen du.
Eta gehituko duguna, Altsasuko mugimendu feministak jakinarazi duenez, paseatzen zegoen bikote batek eraso homofoboa jasan zuen pasa den astean. Erasoa salatzearekin batera, Altsasuko mugimendu feministatik “gure laguntza eta elkartasun osoa eskaintzen diogu erasoa jaso duen bikoteari.