Fiskaltza hasi da Ultzamako biometanizazio planta ikertzen

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 10a, 14:05

>Asun Olaetxea Kontuen Ganberako presidenteak agiri ikuskatzaileak esandakoa berretsi du: "Irregulartasun zantzuak daude eta fakturak bi aldiz kobratu zirela dioten dokumentuak". 
>Parlamentuan ikerketa batzordea eratzeko gero eta babes handiagoa dago alderdien artetik.

Kontuen Ganberako presidentea, Asun Olaetxea izan da gaur parlamentuan. Berretsi egin du, Kontuen Ganberak joan den astean agiri batean, planta horren ikuskaritza eginda, jaso zuena. Irregulartasunak daudela obra lizitazioetan eta fakturak bi aldiz kobratzen zirela. Baieztapen horiek justifikatu egin ditu Olaetxeak, horretarako dokumentazio guztia eraman baitu parlamentura berarekin.

Guztira 5,73 milio euro inbertitu dira biometaniazio planta hartan, nahiz eta ezin den esan zehatz mehatz, dokumentu ugari ez baitituzte eskura izan eta fakturen bitartez egindako kalkulua da. Finantziazio publikoa %67koa izan zen eta fakturazio gurutzatua izan zen. Zer da hori, hala azaldu du Olaetxeak eta kontratuetan ere bete ez diren urratsak egin ziren.

Hiru urte eta zazpi hilabetez izan da zabalik biometanizazio planta. BioEnergiaUlzama enpresa aritu da horretan. Hartzekodunen Lehiaketan sartu zen gero eta ordutik ez da deus egiten planta hartan. Berriz irekitzeak suposatuko luke Kontuen Ganberaren aurreikuspenen arabera milioi bat euroko inbertsioa egitea.

Hori bai, ohartarazi du, bideragarritasuna aztertzeko txostena egin beharko litzatekeela eta berriz zabalduko balitz, eginen liratekeen kontratuen jarraimendua ere bai.

Bukatzeko,azaldu duena Kontuen Ganberari fiskalak hasi duela ikerketa fasea. Dokumentazioa eskatu diola Kontuen Ganberari, batez ere kontratazioen tramitazioetan izan daitezkeen irregulartasunak aztertze aldera eta fakturen duplizidadea. Gobernuarekin ere bildu dira Manu Aierdi eta Isabel Elizalderekin eta Agrupacion Ultzamak informazio notariala eskatu die. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!