Metropoli Forala 2017-05-10

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 10a, 12:06

Parlamentarien solasaldian Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez aritu dira gurean nafarroako aktualitate politikoaz. Maiatzaldia 2017: Iruñean eta Baionan, maiatzean zehar euskal kulturaren inguruko egitarau oparoa prestatu dute. Karrikiri eta Zaldiko Maldiko elkarteetako kideek eman dizkigute xehetasunak. Ikergazte, Nazioarteko ikerketari buruzko kongresua hasi da gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Haritz iribas telekomunikazio ikerlaria elkarrizketatu dugu. Saioaren amaieran, larunbatean eginen den bidezko merkataritzaren egunaz hitz egin dugu David Garnatxo, REAS Ekonomia Solidarioaren elkarteko kidearekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!