Administrazioan Euskara erabiltzeko dekretua "kontrako norabidean" doala salatu du EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 9a, 13:44

Dekretuaren zirriborro honek lehengoak baino "konpromiso gutxiago" hartzen ditu, horregatik hizkuntz politikaren gaian "ausardia" eskatu dio Nafarroako Gobernuari EH Bilduk.

Administrazioan Euskara erabiltzeko dekretuaren zirriborroari egindako aldaketak kritikatu ditu EH Bilduk, "kontrako norabidean" doazela sinetsita: "estiloa eta erredakzioa" dira Nafarroako Gobernuak aldatu dituenak, eta, hala, dekretuaren zirriborro honek lehengoak baino "konpromiso gutxiago" hartzen ditu. "Leunagoa da", Dabid Anaut EH Bilduko parlamentariaren hitzetan.

"Euskararen normalizaziorako erreminta nagusia" da dekretua, Euskararen Legea aldatzeko "nahiako adostasun" ez dela kontuan izanik, Anautek esan duenez. 

Lehengoa "gazi-gozoa" bazen, "honek gehiago du gazitik gozotik baino": zonaldearen arabera irizpideak aldatu ditu Nafarroako Gobernuak; "konpomiso gutxiago" daude; zerbitzu zentralei dagokienez, barne funtzionamenduaren atal guztia "desagertu" da; eta, aldi berean, funtzio publikoan aritzeko "meritu zenbaketa egiteko era aldatu dute".

Adibide txiki bat: Nafarroako Gobernuak “neurriak hartuko ditu” zioen, lehen, testuak, hainbat ataletan; orain, ordea, “neurriak har ditzake” dio. Alegia, ez du betebeharrik ezartzen. EH Bilduri ez dizkiote “behar zen garaian” aldaketak jakinarazi, gaur goizean esan duenez. Ingurumari horretan, euskararekiko "ausardia" eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari, "urrats sendoak".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!