Nafarroako banderaren defentsan manifestazioa eginen dute

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 9a, 13:48

Duela zenbait aste sare sozialetan zabalduriko irudia

> Laukoaren gobernuaren aurkako protestara deitu du herritar talde batek, UAGNren finantzaketaren eta Ultzamako biometanizazio zentroaren auziek eztanda egin berritan.

Ekainaren 3an Nafarroako banderaren aldeko eta Nafarroako Gobernuaren aurkako manifestazioa egin nahi du herritar talde batek. Goiburua “Defendamos la bandera de Navarra / Gurea defenda dezagun” izanen da. Arratsaldeko seietan abiatuko da Parlamentuaren paretik, Nafarroako Jauregira joateko.

Deitzaileek agiria bidali dute Diario de Navarra egunkarira haien asmoaren berri emateko. Cordovillako kazetak dio hainbat herritar eta talde zibil daudela deialdiaren gibelean. Alta, ez du zehazten zeintzuk diren.

Agiriak irakur daitekeenez, “lauko gobernuaren Nafarroaren ikurren aurkako mespretxuak” kezkatzen ditu deitzaileak. “Senide eta lagunek eskatu digutena egin behar dugu, Ikurren Foru Legearen derogazioari erantzun, hain zuzen ere”, azaldu dute.

“Erronkarin, Baztanen, Tuteran, Lizarran, ez dago haren bandera ukatzen duen nafarrik”, eta hartara “Nafarroako Gobernuak herritarren arteko batasuna bilatu beharko luke”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!