Eremu ez-euskalduna utzi eta mistora pasatzeko eskaera egin dute dagoeneko Nafarroako 43 herrik. Beste batek, Zizur Txikiak (UPNren alkatetze du) eremu mistoa utzi eta ez-euskaldunera pasatzeko aukera aztertuko du eta, eremu mistotik euskaldunera pasatzeko eskaera onartuko du gaur Atetz herriak. Horrekin, besteak beste, langileen hautaketan pisu handiagoa izango du euskarak, eta hezkuntzan G eredua desagertuko da (euskaraz ikasgai bat ere ez du). Udalean EH Bilduk du gehiengoa, eta, hortaz, ziurra da eskaria onartuko dutela bilkuran. Parlamentura joango da gaia.
Atetzek hasiko duen bideak aldaketa handiagoa dakar, hala ere: euskara ofiziala izango da, horrek dituen ondorio guztiekin. Esaterako, administrazioan zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea aitortua dute herritarrek, eta lanpostu publikoetan pisu handiagoa izango du euskararen ezagutzak (gobernua prestatzen ari den dekretuaren arabera, oposizio lehiaketetan %11-23 puntu).
UPNkoak ¿“Navarrísimos edo Perrohortelanísimos dira”?
Akaso hizkuntza bat soilik jakitea hobea da bi hizkuntzak jakitea baino?
Honetaz "perrohortelanísimo" hauek nor konbentzituko dute?
Nafar askok, inola ere, ez dugu desiratzen “zona KASTELLANÓFONA pura y dura” batean bizi izatera
Nafar guztiok eskubide berbera dugu “BILINGÜISMO FORAL” edo FORU-ELEBITASUNA ezagutzera.
Nafar guztiok zergadun berdinak gara eta eskubide berdinak ditugu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!