Azken hilabeteotako lurrikarek ESAko urtegiaren inguruko bizilagunak beldurrarazi dituzte

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 9a, 08:50

>Zangoza inguruan izan balira lurrikarak ESA urtegiko hormetan eragina izanen luketela ohartarazi dute. 
>Urtegiko handitze lanak bertan behera uzteko eskatuko dute manifestazioan maiatzaren 27an, Iruñean. 

"Arriskutsua izan daiteke lurrikara bat Zangozan", ohartarazi dute ESA gehiagorik ez, Lurbizi eta Rio Aragon taldeek. ESA urtegia handitze lanetan dago eta aspaldian jakinarazi dute talde horiek ez dela segurua "are gutxiago hilabeteotan Nafarroan izan diren lurrikarak urtegiaren alboan gertatzen badira". Lanak geldi ditzatela eskatuko dute beste behin manifestazioan. Iruñean eginen dute maiatzaren 27an. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!