Iruñeko Udalak antolatutako auzo-eztabaidaguneen hirugarren txanda asteartean abiatuko da, 18:30ean, Juslarrocha Civivoxean, bertatik bertara ezagutzeko herritarren zein hiriko gune bakoitzeko elkarteen proposamenak, eskaerak eta iradokizunak. Auzoko zinegotzi Patricia Perales saioan izango da.
Auzo-eztabaidaguneak elkartu eta hitz egiteko guneak dira. Saioarekin hasteko, auzoko zinegotziak aurreko topaketen eta auzoan gauzatutako jarduketen errepasoa egingo du. Ondoren, bertaratutakoek hitza hartu ahal izango dute, haien eskaera eta proposamenak egiteko. Gainera, publikoaren eskura jarriko dira inprimaki batzuk, ekarpenak eta iradokizunak egiteko.
Berritasun nagusia 4 eta 12 urte arteko haurrendako ludoteka zerbitzua da. Auzo-eztabaidagunea egiten den toki bakoitzean halako bat egongo da, hartara eztabaidagunean parte hartzea eta familia-ardurak uztartzen laguntzeko. Ludoteka erabiltzeko izena eman beharra dago 24 ordu lehenagotik Herritarren Partaidetzarako Zentroan (Zentro, Kondestable Civivox), 948 420 266 telefonora deituta edo participacionciudadana@pamplona.es helbidera idatzita.
Aurreko aldietan bezala, eztabaidaguneak zuzenean emango dira Internet bidez, Youtubeko pamplonaesparticipación kanalean. Saioaren bideoa osorik ere ikusi ahal izango da, grabaturik, baita 3 minutuko laburpen bat ere. Auzo-eztabaidagunearen kronika eta materialak udal-webgunean kontsultatu ahal izango dira, hemen:Iruñeko Udala-Jada egin diren auzo-eztabaidaguneak.
Auzo-eztabaidaguneen egutegia. Hirugarren txanda
Maiatzak 9 | Arrotxapea | Juslarrocha Civivoxa | 18:30 | Patricia Perales |
Maiatzak 16 | Iturrama | Iturramako Civivoxa | 18:30 | Iñaki Cabasés |
Maiatzak 23 | Etxabakoitz | Nicasio Landa IP | 18:30 | Armando Cuenca |
Maiatzak 30 | Mendillorri | Mendillorriko Civivoxa | 18:30 | Laura Berro |
Ekainak 6 | Txantrea | Txantreako liburutegia | 18:30 | Joxe Abaurrea |
Ekainak 13 | Alde Zaharra | Kondestable Civivoxa | 18:30 | Alberto Labarga |
Ekainak 20 | Erripagaña - Beloso - Bidezar | Elorri IP | 18:30 | Maider Beloki |
Ekainak 27 | Donibane - Ermitagaña - Mendebaldea | José Mª Huarte IP | 18:30 | Esther Cremaes |
Irailak 5 | Zabalguneak | Zabalguneko Civivoxa | 18:30 | Itziar Gómez |
Irailak 12 | Sanduzelai | Sanduzelaiko Civivoxa | 18:30 | Aritz Romeo |
Irailak 19 | Buztintxuri | Buztintxuri IP | 18:30 | Mikel Armendáriz |
Irailak 26 | Milagrosa-Arrosadia / Azpilagaña | Milagrosako Civivoxa | 18:30 | Edurne Eguino |
Urriak 3 | Lezkairu - Santa María la Real | Milagrosako Civivoxa | 18:30 | Javier Leoz |