Hektor Xabier Ruiz, Nafarroako Lehendakariaren Kabineteko aholkulari berria

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 9a, 08:25

Enpresa pribatutik dator, eta komunikazio estrategikoaren eta enpresa-komunikazioaren aholkularitzan espezializatu da.

Uxue Barkos Nafarroako Lehendakariak bere Kabineteko aholkulari izendatu du gaur Hektor Xabier Ruiz Diez.

Bilbon jaio zen Hektor Xabier Ruiz 1970ean, eta Nafarroan bizi da 1996az geroztik; gure komunitatean egin du bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena, komunikazio estrategikoko eta enpresa-komunikazioko aholkulari gisa. Elektronikako goi-mailako ikasketak egin zituen.

“Funtsak” komunikazio- eta branding-agentzian egin du bere ibilbide profesional gehiena; berak sortu zuen enpresa hori, beste batzuekin batera, eta sormen-zuzendaria izan da orain arte. Enpresa horretan, Foru Komunitateko erakunde, entitate eta alderdi politikoentzako lan egin du, bai eta toki, Estatu eta nazioarteko mailako enpresentzako ere.

Gainera, 2015. urteaz geroztik, LIS Solutions aholkularitza-enpresarekin –Gasteizen eta Alemaniako Ulm hirian ditu egoitzak– kolaboratu du, eta big datan, marketinean eta enpresen digitalizazioan espezializatu da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!