Zinemako sarrera 2,90 euroan, maiatzaren 8tik 10era

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 8a, 11:56

Zinemaren hamabigarren jaia maiatzaren 8, 9 eta 10ean eginen da. 

Zinemaren Jaiaren hamabigarren edizioa maiatzaren 8, 9 eta 10ean egingo dute Espainiako Estatuan, eta egun horietan, beraz, 2,90 euroan erosi ahalko dira zinemara joateko sarrerak, antolatzaileek ohartarazi dutenez.

Aurrekoetan bezala, eskaintza baliatu nahi duten herritarrek ekimenaren webgunean sartu beharko dute izena emateko, ostegun honetatik aurrera, eta sarrerak prezio horretan erosi ahal izatea ahalbidetuko dien akreditazioa jasoko dute horrela. 14 urtetik beherakoek eta 60tik gorakoek ez dute izena eman beharrik izango.

Sarrerak erosteko hiru bide daude: leihatilak, zinema aretoen atarietan egoten diren kutxazainak eta Interneteko ohiko plataformak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!